XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

6.- Grafiaren arazoak Jakina denez, euskaldunok ez dugu eduki ortografia arauturik XX mende arte; hori dela-eta, ia gure idazki guztiak gaztelaniar ala frantzes ortografi-arauetara makurtu dira.

Horregatik, gure batasun-eza nabaria da, batez ere, s, z, ts, tz gisako fonemen kasuan.

Gure jokabidea lan honetan tokizenen ortografia gaurkotzea izan da, prezezki, gurean ordaina edo korrespondentzia duten kasuak () egokituz.

Honela Aguerre/Agerre, Echartegoyena/Etxartegoiena, Videguruzea/Bidegurut zea, Olloquibiria/Ollokibiria idatzi ditugu.

Bestalde, gure asmoa ñabardura dialektalak zintzoki eustea izan delarik, gisakoa ixturak aldaketarik gabe jaso ditugu; adibidez, Goikobidia, Mendilepua, Muñoburuba, etab.

Berdin, aldaketarik gabe eman ditugu bezalako fonetismoak; tt, ll, ñ bustidurak bere hartan utzi ditugu, euskara batuaren arauetara makurtu gabe; b grafema, hegoaldeko toponimo berantetan desagertu delarik, albora utzi dugu, iparraldera soilik mugatua (bainan, bestalde, XV mende arteko dokumendu zaharretan agertzen diren kasu urriak errespetatu egin ditugu).

Honen arrazoina goian adierazitakoa da, alegia, toponimoetan euskalki eta subeuskalkien bariante guztiak bere hartan jaso behar direla, lekuko hizkeraren adierazpen gisa.

Ortografian, dudarik gabe, txistukarien multzoa suertatzen da gaitzena behar bezala isladatzea; beraz, gure tz (afrikari bizkar-albeolare gorra), ts (afrikari apiko-albeolare gorra), x (frikari aurresabaikari gorra) eta z (aurrebizkarkaria) kasuetan zalantza, dudamuda eta aldaketa asko konstatatzen da eskribauen luman.

Gaztelaniaz euskal txistukari gehienen korrespondentzia zuzenik ez dagoelarik, maiz s ordez z ematen da ( ordez), tx ts ordez ( ordez), (...).